XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ez du, inola ere; isiltasun ez-kritikoa justifikatzen.

Beharrezkoa da onartzea kulturaren inguruko gabezien kritikak eta salaketak gutxitan kontsideratzen direla aproposak, eta hori gutxi balitz, askotan, salaketaren desegokikeria hori gabezia salatua ukatzeko argudiotzat erabiltzen da.

Gainera, euskal kulturaren munduak ingurune edo unibertso itxi bat izaten jarraitzen duen neurrian eta, zinez, ez da euskal ajente kulturalen erruz bakarrik, kritikariak traidore, salatari, kontakatilutzat kontsideratua izateko arriskua du, bere kritika edo salaketaren egiatasuna edo arrazoiaren indarra kontuan hartu gabe.

Kritikaren arrazoiaren indarra, bigarren plano erabat anekdotiko batera pasatzen da, bere erabilpen politikoaren arriskuak hartzen duen garrantziaren aurrean.

Adibide asko biltzea nuke esandakoa argiago adierazteko, eta ikusiko genuke, nola norbaitzuek adierazpen edo portaera benetan inpresentableak objetiboki justifikatu izan dituzten, haien berri ematen zuen egunkariaren fede txarra salatuz.

Beharbada, barne-kritika nire denboran esaten zitzaion bezala zaila delako-edo, kontua da, noizean behin, euskal kulturaren munduko norbaitek atea danbatekoz itxi eta alde egiten duela.

Jakina, inkesta soziolinguistikoek jasotzen ez duten fenomenoa da, baina, euskal lumen hazkuntza gordin eta neto dudaezinarekin batera, beharrezkoa da baita ere kontuan hartzea hauetako batzuk erdarara edo, besterik gabe, isiltasunera pasatu direla.

Kuantitatiboki garrantzirik gabeko joera da hori, baina kualitatiboki oso esanguratsua.

Honetan ari garenez, zera esango nuke parentesi artean: adierazten dudana bat datorrela inkesta soziolingustikoaren